Arrantzaleen historia isilak Odietako bi hormen artean

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 16a, 16:53

Zirkua eta antzerkiaren artean mugitzen den Nao-now-nau ikuskizuna ekarri zuen atzo Cía. Barré konpainiak Zumaiara. 

Itsasgizonak, marinelak, arrantzaleak izan ziren atzo protagonistak Odieta pilotalekuan egin zen ikuskizunean. Dialogorik gabe, poesia, antzerkia eta zirku garaikidea uztartu zituzten antzezleek frontoian iruditutako ontzi bitxian.