Zortzigarren geratu da Telmo Deun Castroko estropadan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 16a, 09:11

Sailkapen orokorrean ere zortzigarren doa Delteco Zumaia. Aurretik Hondarribia dauka, zortzi puntura. 

KAE 1 ligako estropada berria jokatu zuten atzo Delteco Zumaiako mutilek, Castroko (Kantabria, Espainia) uretan. Bigarren txandan egin zuten arraun zumaiarrek, eta hirugarren helmugaratu ziren txanda horretan, Hondarribiaren eta Castroren atzetik. Sailkapen orokorrean, berriz, zortzigarren postuan geratu zen Telmo Deun.

Hauek dira atzoko denborak:

S.D.R. PEDREÑA 21:09,13 12
SANPEDROTARRA 21:20,24 11
SAN JUAN 21:21,71 10
ARKOTE SEGUROS BILBAO 21:24,16 9
MATRIX HONDARRIBIA 21:24,69 8
CASTRO BRUNO SAEZ 21:25,37 7
DEUSTO BILBAO 21:41,72 6
DELTECO ZUMAIA 21:42,32 5
BUSTURIALDEA 21:53,53 4
10º ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 21:54,42 3
11º ORIO ORIALKI 22:05,98 2
12º CAMARGO CUEVA EL PENDO 22:19,06 1

 

Puntu banaketa berriaren ondoren, zortzigarren postuan da Zumaia KAE 1 ligako sailkapen orokorrean. Datorren astean izango dute puntu berriak eskuratzeko aukera, Zarauzko estropadan (12:00etan) eta igandean, Bilbon (12:00etan). 

Horrela dago uneotan sailkapen orokorra:

SANPEDROTARRA 124
S.D.R. PEDREÑA 115
ARKOTE SEGUROS BILBAO 112
SAN JUAN 101
ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 87
CASTRO BRUNO SAEZ 78
MATRIX HONDARRIBIA 78
DELTECO ZUMAIA 70
DEUSTO BILBAO 65
10º CAMARGO CUEVA EL PENDO 43
11º ORIO ORIALKI 32
12º BUSTURIALDEA 31