Udaltzaingoak deia jaso du gaur goizean izurde bat agertu delako Santiago hondartzan. Udaltzainen arabera, animalia bizirik dago eta zauria du isatsean. Itsasertzean aurkitu dute izurdea, eta itsasora bueltatzen saiatu badira ere, behin eta berriro bueltatu da lehorrera. Hori dela eta, Getariako Gurutze Gorrira deitu dute, ontzi baten bidez animalaia itsasora eramaten lagundu dezan.