'Nao-now-nau' kale antzerkia egingo da arratsaldean Odietan

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 15a, 09:22

Cía. Barré konpainiaren Nao-now-nau kale antzerkia izango da gaur arratsaldean Odietan. 19:30ean hasiko da emanaldia. 

Euskal kostaldean girotutako komedia sozial eta poetikoa da gaur Odietan ikusteko aukera izango dena, "bere arrantzalei omenaldia eta itsasoari egiten ari garen erabilerari begira". Aktore bakarra du antzerkia eta zirkoaren artean mugitzen den ikuskizun honek, Javier Garcia Mimo, hain zuzen. 

Garcia Mimo berak sortu zuen Cía. Barré konpainia 2006. urtean, "osatzen du zirku garaikideko ikuskizunak sortzeko, non zirkua, pailazoa, antzerkia eta objektuen manipulazioak bat egiten dute zirkua komiki pertsonai maitagarrietatik eguneroko bizitzara eramateko".