Tangoa dantzatzeko aukera izango da arratsaldean ere

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 14a, 16:01

Goizeko saioa amaituta, arratsaldez ere izango da tangoak dantzatzeko aukera Beheko plazan. 

Bere ohiko jarduerez gain, Agata elkarteak Gipuzkoako herrietan ere tango saioak antolatu ohi ditu. Orain aste batzuk Zarautzen izan ziren, Malekoian, eta gaur Zumaian daude, Beheko plazan. Goizean egin dute lehen saioa, eta bazkalondoren, 18:00etatik aurrera izango da bigarrena.

Elkarteko kideek azaldu dute edozeinek parte hartu dezakeela jarduera honetan, ez dela beharrezkoa Agata elkarteko kide izatea. Argentinako izpiritua barneratu, eta plazara dantza egitera animatu dituzte herritarrak.