Ez dituzte Parrokiko eta Alondegiko argiak piztuko gauez

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 15a, 08:00

Pasa den asteazkenean sartu ziren indarrean energia aurrezteko Espainiako gobernuak ezarritako neurriak. Besteak beste, saltokietako erakusleihoak eta eraikin publikoetako argiak itzaltzea jasotzen dute neurri hauek.

Zumaiari dagokionez, San Pedro Parrokiko eta Alondegiko argiak itzaltzeko erabakia hartu du udalak. Parrokiaren kasuan, monumentua izanik, piztuta mantentzeko aukera zegoen, baina, hala ere, itzaltzea erabaki du udalak. 

Erlazionatuak

Zer iritzi dute herritarrek energia aurrezteko neurrien inguruan?

Urtzi Oteiza-Julene Frantzesena-Juan Luis Romatet 2022 abu 09 Zumaia