Arratsaldean ere jai giroa nagusitu da Zumaiako Euskal Jai Egunean

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 13a, 08:44

Sagardo dastaketa eta taloak izan ziren Beheko plazan, eta musikak eta dantzek ere ez zuten hutsik egin arratsalde-iluntzean zehar. 

Euskal Jai Eguna ospatzeko gogoarekin zeuden herritarrak, eta hala erakutsi zuten egun osoan zehar. Goizeko azoka, bertso saio eta herri bazkari jendetsuaren ondoren, arratsaldean jarraitu zuen giroak Beheko plazan izan ziren sagardo dastaketa eta taloen ondoren. Plaza dantzek ere bere tartea izan zuten karpan, eta txarangak gazte zein heldu beraiekin eraman zituzten kalejiran.