Euskal Jai Egunean murgilduta dago Zumaia

Urtzi Oteiza 2022ko abu. 12a, 14:54

Goiz partean hasi dira ekitaldiak eta larunbateko ordu txikiak arte iraungo du festa giroak herrian. 

Orduak aurrera egin ahala joan dira herritarrak zein bisitariak alde zaharrean kokatutako azokara bartaratzen. Musika saioez edota Aitor Mendiluzek eta Jon Maiak balkoitik balkoira eskainitako bertso saioez ere gozatzeko aukera ere izan dute.

Beheko plazan egindako herri bazkariak eman die amaiera goizeko ekitaldiei. Arratsaldean, berriz, sagardo dastaketa izango da, besteak beste.

Erlazionatuak