Palak hartu du eskuzko modalitatearen lekukoa Itzurungo frontoian

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 8a, 16:20

Buruz buruko pala txapelketa abian da uztailaren amaieratik Itzurungo pilotalekuan. Eskuzko txapelketarik ez da izango aurten, ordea.

Binakako esku pilota txapelketak jokatu izan dira abuztu partean Itzurungo frontoian. Pandemiaren ondorioz izandako hutsarteak izan du eragin kaltegarria, eta aurten ez da eskuzko partidarik jokatuko pilotaleku honetan. Bai, ordea, palako neurketak. 

Uztailaren 25ean hasi ziren jokatzen buruz buruko pala txapelketako partidak Itzurungo frontoian. Ordutik, honako partida hauek jokatu dira:

  • Ibarluzea, 18 / Jon Iñaki, 15
  • Zendoia, 18 / Murua, 17
  • Ulazia, 18 / Ibarluzea, 13
  • Ruiz, 18 / Luis Mari Alberdi, 15
  • Segurola, 18 / Luis Mari Alberdi, 15
  • Cabaleiro, 18 / Murua, 9