Jon Maia bertsolari eta idazleak zuzendutako ikuskizunak gaurko eta biharko Euskal Herria barne hartzen dituen kontakizun artistikoa eskaini zuen. Zumaiako hainbat lagun ere protagonista izan ziren kokaleku berezi honetan eskainitako ikuskizun honetan.
Eskerrik asko XXI. mendeko Amaiur.
— Jon Maia Soria (@maia_jon) August 8, 2022
Txikiak, baina oso handia den zerbaiten parte gara.
Mila esker artista guztiei,
mila esker EH osotik bertaratu zinetenei.
Omenaldirik ederrena etorkizuna
identitatea, baloreak, eraldaketa.
Amaiurtik mundu berri baten bila
Betirako argia. pic.twitter.com/ooQ3AA2bZY
Sare sozialen bidez, Maiak eskerrak eman dizkie parte hartu zuten artistei, baita bertaratutako guztiei ere.