Lankidetza hitzarmena sinatu dute Biolurrek eta udalak

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 9a, 09:30
Biolurreko presidente Mirian Arrizabalaga eta Zumaiako alkate IƱaki Ostolaza hitzarmenaren sinadura ekitaldian. Argazkia: Zumaiako Udala

Lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Biolur elkarteak eta Zumaiako Udalak. Akordio honen bidez, sare agroekologiko sendo bat sortzeko pausoak eman nahi dituzte, sektore agroekologikoa eta tokiko elikadura iraunkorren bidea garatzeko.

Biolur Gipuzkoa, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko elkartea da. 1993. urtetik egiten du lan eta baserritar eta herritarrez osatua dago. Udalak zein Biolurrek sinatu duten akordioaren ildo nagusiak "herritar orori elikadura osasuntsua bermatzea, tokiko elikagaien ekoizpena sustatzea, nekazaritza jasangarria garantzea eta landa eremu biziak sustatzeko lehen sektoreko erreleboa edota nekazien lanaren duintasuna bermatzea" direla adierazi du Zumaiako Udalak pentsa ohar baten bidez.

Zumaiako Udalak "agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren bidea herritarrekin batera garatzeko lan ildo propio gisa hartzeko konpromisoa" ere hartu duela gaineratu du oharrean, eta Biolur elkartea izango duela "bidelagun garatu nahi dituen ekimen eta proiektuetan". "Udako azokaren antolaketa eta dinamizazioaz, esaterako, Biolur elkartea arduratuko da", azpimarratu du.