Azkoititik Zumaiara etortzeko gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira andremarietan

Julene Frantzesena 2022ko abu. 9a, 08:44
Lurraldebusen autobus bat.

Azkoitia eta Zumaia artean eskainiko ditu zerbitzu bereziak Lurraldebusek. Hain zuzen ere, abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 18an hainbat bidaia egingo dituzte autobusek Azkoitia eta Azpeitia artean, eta horietako batzuk Zestoara eta Zumaiara ere joango dira.

Andremari jaiak direla eta, gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek Azkoitia eta Zumaia artean. Hain zuzen ere, gauerditik aurrera eta goizaldera arte ia orduro izango dira autobusak Azkoitia eta Azpeitia artean, eta horietako batzuk Zestoara eta Zumaiara ere joango dira. Abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 18an eskainiko dituzte gaueko zerbitzu bereziak.

Hona hemen gaueko autobusen ordutegiak: