Jaialdiaren sorreran aritu ziren lagunei eskerrak eman dizkie udalak aurtengo edizioko azken kontzertuan

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 8a, 14:00
Dúo Cassadó, atzoko kontzertuko une batean. Argazkia: Udaleko Kultura Saila

Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertu batekin agurtu dute Zumaiako 38. Musika Jaialdia. 

Dúo Cassadóren biolentxelo eta piano doinuak entzuteko aukera izan zen atzo San Pedro Parrokian, Zumaiako 38. Musika Jaialdiko azken emanaldian. Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua izan zen atzokoa, eta bertan Ravel, Bach edo Philip Glassen obrak entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. 

Ia 40 urte betetzera doan honetan, jaialdiaren sorreran aritu ziren lagunei aipamena egin zieten. Horien artean izan ziren Pilar eta Maite Suarez ahizpak. Biak ere aurten zendu dira. Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi izan zizkien "amets bati segika, lanez eta ekinez jaialdia aurrera atera zutenei".