Delteco Zumaia sailkapenaren erdialdean ibili da gaur KAE1 eta ETE ligetako estropadetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abu. 7a, 15:46
Delteco Zumaia gizonen trainerua uretan. Artxiboko argazkia.

Delteco Zumaia emakumeen taldea bosgarren postuan sailkatu da gaur Hondarribian, eta gizonen taldea zazpigarrena izan da.

KAE1 Ligako Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiako Bandera eta ETE Ligako Txingudi bandera izan dituzte jokoan gaur, Hondarribian. Goizean, emakumeen lehia jokatu da eta Delteco Zumaia bosgarren postuan sailkatu da. Hondarribiak, etxeko taldeak, irabazi du norgehiagoka, aurkariei hamabost segundotik gora aterata.

Emakumeen estropadako sailkapen
 
Emakumeen lehia bukatutakoan, KAE 1 Ligako estropadari eman diote hasiera, eta bertan izan da gizonen Delteco Zumaia. Telmo Deun ontzia bigarren txandan aritu da, Hondarribia B, Zarautz eta Castrorekin batera. Hondarribiak irabazi du txanda, baina lehia estu-estua izan du Delteco Zumaiarekin; azkenean, ehunekoek markatu dute diferentzia eta Bidasoako taldearentzat izan da txandako garaipena. Bandera, berriz, Pedreñak irabazi du.
 
Gizonen estropadako sailkapena