Kultur ikastaroak eman nahi dituzten talde edo banakakoek proposamenak aurkez ditzakete dagoeneko

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 6a, 16:00

Udazkenetik aurrera kultur arloko ikastaroak emateko asmoa duten talde eta banakakoei dei egin die Udalako Kultura Sailak proposamenak aurkez ditzaten.

Urrian hasi eta 2023ko ekainera arte eman ahal izango dira ikastaro hauek. Luzera edo denbora tarte desberdinetakoak izan daitezke, beti ere kultura eta aisialdiaren ingurukoak izan beharko dute.

Udaleko Kultura Sailak azaldu duenez, ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango dira Alondegia kultur etxean, beti ere aurrez eskaera eginez gero. Horretarako, 943-86 10 56 telefono zenbakira deitu beharko dute edo kultura@zumaia.eus helbide elektronikora idatzi. 

Proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 31n bukatuko dela ere adierazi du Kultura Sailak.