Datorren asteazkenera arte dago Zumaiako Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 6a, 11:30
Argazki Lehiaketako irabazle Gorka Elar bere lanaren alboan. Argazkia: Maria Maya Manterola

Zumaiako XXXIV. Argazki Lehiaketako sari-banaketarekin batera zabaldu zituen ateak lehiaketara aurkeztutako lan onenak biltzen dituen erakusketa. 

Beste urte batez zuri beltzezko argazki lehiaketa antolatu dute Zumaian. Guztira 114 argazkilarik hartu dute parte Distira argazki elkarteak Zumaiako Udalarekin elkarlanean antolatu duten aurtengo lehiaketan. 

Sariak uztailaren 28an banatu zituzten Alondegiko Oxford aretoan, eta horrekin batera zabaldu zuten lehiaketara aurkeztutako lan onenekin osatutako erakusketak. Lan hauek, argazki hauek, datorren asteazkenera arte ikusi ahal izango dira, abuztuaren 10ean itxiko dituelako ateak erakusketak. 18:30etik 20:30era izango da erakusketa bisitagai.