Ondarroan eta Hondarribian izango dituzte estropadak Delteco Zumaiako traineruek

Aiora LarraƱaga 2022ko abu. 5a, 17:00
Argazkia: Sara Utrera

ETE ligako taldeek bi estropada jokatuko dituzte asteburuan. KAE1 Ligan aritzen direnek, berriz, igandean izango dute hitzordua Hondarribian.

Traineru denboraldiaren ekuatorera iritsi gara eta ligak pil-pilean dira. KAE 1 Ligan aritzen den Delteco Zumaia ontziak igandean izango du arraun hitzordua. Hala, 11:30etik aurrera Hondarribiko Arrantzaleen Kofradia Bandera jokatuko du.

ETE Ligako Delteco Zumaiak, berriz, bi estropada izango ditu asteburuan. Larunbatean, Ondarroako Bandera izango dute jokoan, 12:00etan hasita. Eta igandean, Txingudiko Bandera estropada abiatuko dute, 10:00etan.