Donibane Lohizuneko hirugarren masterra ere eskuratu du Lopezek

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 5a, 09:30

Donibane Lohizuneko Internationaux txapelketaren hirugarren masterreko irabazleak zein izango ziren erabaki zen atzo iluntzean. 

Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian jokatzen ari diren Internationaux txapelketaren barruan masterrak jokatu ohi dizute. Uztailaren 12an jokatu zen lehena, eta Iñaki Osa Goikoetxeak eta Zabalak ezin izan zuten irabazi Ithurria eta Etchetoren aurka. Uztailaren 26an jokatu zen bigarren masterreko finala, eta beste zumaiar bat heldu zen finalera, Imanol Lopez, Tambourindeguyrekin bikotea osatuta. Bikoteak masterra irabazi zuen Olharan eta Minvielle-ren aurka jokatutako final gogor batean.

Hirugarren master honetan Aritz Erkiaga izan du Lopezek bikotekide aurreko koadroetan. Finalerdian Goikoetxeari eta Lekerikari irabazi ondoren, bart gauean jokatu dute finala Olharan eta Etchetoren aurka. Baita irabazi ere, hiru setetan: 7-15, 15-4, 2-5.

Hemen ikus daiteke atzo jokatutako finala.

Zumaiako bi puntistak ez dira partaide izango datorren astean abiatuko den laugarren masterrean. 

Goikoetxea bihar Gernikan

Zesta-puntak uda honetan ez du etenaldirik, eta Iñaki Osa Goikoetxeak Gernikako Grand Slameko finalerdietara sailkatzeko partida izango du bihar, 21:00etatik aurrera. Basquerekin bikotea osatuta, Barandika eta Etchetoren aurka arituko da.