Jon Maia: "Gure historia gure hizkuntzan kontatzea garaipena da niretzat"

erran.eus 2022ko abu. 4a, 14:52

Amaiur 2022-2522, aurkituko gaituzuenoi ikuskizuna aurkeztuko dute etzi, larunbata, Amaiurko gazteluaren magalean. Jon Maia dago proiektu honen atzean.

Amaiurko erresistentziaren 500. urteurrena omentzeko, ikuskizun handi bat aurkeztuko dute Amaiurko Herriak, Gaztelu Elkarteak eta Aranzadik, udalaren laguntzarekin. Abuztuaren 6an 21:30ean gazteluaren magalean. Sarrerak salgai daude amaiur.eus webgunean, Amaiurko arkeologia zentroan, Fantxiken eta Axularren.

Zumaian bizi den bertsolaria da Jon Maia Soria (Urretxu, 1972), baina "bertsolaria baldin banaiz ere, bertze arlo batzuetan aritzen naiz; dokumentalgintzan, idazten, abesten, letrak idazten… eta abentura gehiagotan". Bere azkeneko proiektua Amaiur 2022-2522, aurkituko gaituzuenoi ikuskizuna da, duela 500 urte Amaiurko gazteluan gertatutakoa kontatuko duena hainbat artista eta talderen laguntzarekin.

Gipuzkoarra izanda, zein da zure lotura Baztanekin?

Euskaldun aunitzek duten berbera: kantuaren bidezko lotura, arras inportantea dena. Kantek funtzio hori betetzen dute eta Euskal Herrian arras nabarmena izan da beti; herriak, bailarak, lurraldeak, lekuak, mendiak… kantengatik ezagutzen ditugu bertaratu aitzinetik ere. Baztan Laboaren kantetan ezagutu dugu, bertze hainbat abestitan bezala. Eta noski, bertsotara eta kantatzera joan izan naiz behin baino gehiagotan inguruko herrietara.

Eta Amaiurrekin?

Umetatik joan izan gara Amaiurrera, gure abizena Maia delako. Beti sentitu dut lotura berezia herriarekin, ttikitatik familiarekin bisitatzera joaten ginen eta gero nire kasa ere bai.

Erran.eus atarian jarraitu daiteke elkarrizketa irakurtzen.