Hiru hilabete Kalifornia eta Kanadan, familiaz gozatzeko

Mireia Galarza Bastida eta Julen Imaz 2022ko abu. 5a, 22:00

Hiru hilabete inguru igaro ditu Shanti Arrieta Manterola oriotar eta Getariako bizilagunak bere familiarekin batera Kalifornian eta Kanadan, beste norbanako batzuen etxeetan. Otsaila bukaeran ekin zioten abenturari, eta maiatzean eman zioten amaiera. Arrietak adierazi duenez, "asko ikasteko" balio izan die bidaiak, eta ez du baztertzen etorkizunean beste bidaia bat egitea laurak elkarrekin.