Udako ordutegia izango da abuztuan Zumaia eta Zumarraga arteko autobusetan

Anartz Izagirre 2022ko abu. 4a, 12:30

La Guipuzcoana enpresaren webgunean daude eskuragarri aldaketa guztiak. Gaueko hainbat zerbitzu ere izango dira abuztuan zehar.

Abuztuan sartzearekin batera aldaketak egin dituzte eskualdeko autobusen ordutegietan, eta hainbat zerbitzu kendu eta beste batzuk gehitu egin dituzte. La Guipuzcoana enpresak bere webgunean jakinarazi duenez, lau autobus zerbitzutan izango dira aldaketak: Azkoitia-Donostia (UK01), Azkoitia-Zarautz (UK03), Zestoa-Ermua (UK05) eta Zumaia-Zumarraga (UK06) zerbitzuetan, hain zuzen ere.

Aldaketak izango dira Zumaia eta Zumarraga arteko UK06 linean. Autobusak orduero aterako dira Zumaiatik: goizeko 6:45ean abiatuko da lehenengoa eta 22:45ean azkena. Zumarragatik Zumaiara arteko zerbitzua, berriz, 7:10ean hasten da eta 22:50ean bukatu. 

Hemen ikus daiteke eguneko zerbitzuko ordutegia:

Hemen, berriz, gauekoa: