San Lorenteko jaiak ospatuko dituzte gaur zortzi

Maria Maya Manterola 2022ko abu. 3a, 13:00
2018ko San Lorenteko jaien irudia.

San Lorentzo egunarekin, abuztuaren 10ean, jai giroan murgilduko da San Lorente. Meza eta haurrei zuzenduriko jarduerak izango dira goizean zehar.

Zumaia eta Zestoa arteko San Lorenten jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 10ean, gaur zortzi. Ohi bezala, bailarako hildakoen aldeko meza egingo dute goizean, 11:00etan, eta gero, haurrentzako entzierroa izango da. Jarraian, jolasak antolatu dituzte haurrentzat, eta Lopene eta bere abereak ere bertan izango dira. Helduagoek, aldiz, mokadutxoak dastatu ahal izango dituzte txakolinaz lagunduta.