Musikaren historian bidaia bat proposatuko du Iker Gonzalezek gaurko solasaldian

Maria Maya Manterola 2022ko abu. 3a, 10:00

Kontzertuez gain, bestelako emanaldietarako nahiz hitzaldietarako parada eskaintzen du Musika Jaialdiak. Iker Gonzalez musikaren historiaz arituko da gaur, 20:00etan Oxford aretoan.

Gonzalezen arabera, hitzen edota irudien bitartez ideiak azaldu daitezke, baita ekintzak deskribatu edota emozioak sortarazi ere. Musikaren bitartez ere gauza bera egin daitekeen arren, "lortzeko bideak ez zaizkigu ezagunak egiten".

Gai hori argitzen saiatuko da Gonzalez Musikaz margotuz solasaldian, hain zuzen. Garai historiko bakoitzean musikak edota oro har arteak bete izan dituzten helburuak ere aipatuko ditu. Horretarako, irudietan edo abestietan oinarrituko da.