Emanaldi ahaztezina eskaini dute San Pedro Abesbatzak eta Sapere Aude Sinfoniettak Musika Jaialdiaren barruan

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 2a, 10:42

Zumaiako 38. Musika Jaialdiko ekitaldi handia egin zen atzo Zumaiena aretoan. Herritarrek eta bisitariek erruz erantzun zuten eta aretoa bete egin zuten.  

Joxan Goikoetxeak konposatutako Hesiak urraturik, Xabier Lete in memoriam oratorioa interpretatu zuten atzo Sapere Aude Sinfoniettak eta San Pedro Abesbatzak Zumaiako Musika Jaialdiko egitarauaren barruan. Ikusmin handia sortu zuen kontzertuak eta entzuleek aretoa bete egin zuten; apenas zegoen besaulki bat libre aretoaren bi solairutan.

Mikel Emezabalek zuzendu zuen atzoko emanaldia, eta aipatu musika taldeez gain, Hernani Musika Eskolako Haur Abestatza kideek ere hartu zuten parte. Klara Mendizabal eta Aitor Garitano izan ziren atzo bakarlariak. Guztiek ere txalo zaparrada jaso zuten kontzertuaren amaieran.