Gernikako Grand Slameko finalerdietara sailkatu da Imanol Lopez

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 1a, 10:01

Giro bikainarekin jokatu zen larunbatean Gernikako Grand Slameko bigarren jardunaldia. 1.300 ikusle inguru bertaratu ziren Unibertsitatera zesta-puntako partidak ikustera. 

Jean Olharanek eta Lopezek osatutako bikoteak Beaskoetxea eta Zabala izan zituzten aurkari jardunaldiko lehen partidan. Hiru set behar izan zituzten Iparraldekoak eta zumaiarrak neurketa irabazi eta finalerdietara sailkatzeko. Lehen seta Beaskoetxeak eta Zabalak irabazi zuten 13-15 emaitzarekin. Bigarren seta ere borrokatua izan zen, eta Olharan eta Lopez nagusitu ziren 15-11 emaitzarekin. Hirugarren setean, set laburrean, 5-3 emaitzarekin gailendu ziren Olharan eta Lopez. 

Aurreko jardunaldia ere 2-1 emaitzarekin irabazi zuten eta ondorioz 6 punturekin igaro dira Olharan eta Lopez finalerdietara, multzoko lehen postuan.