Jendetza bildu da Aldapeko Basque Latin Jazz eta Musika Bandaren emanaldian

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 31a, 09:15

Odieta lepo bete zen atzo arratsaldean. Musika Jaialdiaren barruan, emanaldi berezia eskaini zuen Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak, Zumaiako Udal Musika Banda lagun. 

 

Musikazaleek hitzordu andana izango dute datozen egunetan. Bihar, esaterako, Xabier Lete in memoriam kontzertua izango da Zumaienan, eta emanaldi horretan parte hartuko dute San Pedro Abesbatzak eta Sapere Aude Sinfoniettak. Sarrerak Turismo Bulegoan eskura daitezke.