Zumaiatik igaro da Donostiako Klasikoa

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 30a, 14:30
Argazkia: Juan Luis Romatet.

Txirrindulari mordoak gurutzatu du herria gaur eguerdian, eta herritar ugari bildu da bide bazterretan haiek animatzeko.

Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba Zumaiatik igaro da eguerdian. 12:25 aldera heldu da Zumaiara, espero baino lehenago; ihes eginda zihoan taldetxo bat heldu da lehendabizi, eta tropel handiak handik minutu gutxira.

Deba igaro ostean, barnealdera sartu dira txirrindulariak. Behin Elgoibar pasatuta, Azkarateko mendatea gainditu behar izan dute kirolariek, Azkoitira heldu aurretik.

Azkoititik Azpeitira egin eta, handik, Urrakiko mendate gogorra igo behar izan dute klasikoko parte hartzaileek. Urola Kosta eskualdea atzean utzi ondoren ere Gipuzkoako beste hainbat herritako bazerretatik igaro beharko dute, 224,8 kilometroko ibilbidea Donostian burutu aurretik.