Euskal musika, latinoa eta jazza elkartuko dituzte gaur Odietan

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 30a, 10:30
Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen kontzertuko irudia, Andoaingo Basteron, 2021eko urtarrilan. (Aiurri.eus)

Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak Zumaiako Udal Musika Bandarekin bat egingo du emanaldi berezia eskaintzeko. Odietan izango da, 20:00etan hasita.

Musika Jaialdiaren barruan emanaldi berezia izango da gaur Odieta pilotalekuan. Izan ere, Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak emanaldia eskainiko du, Zumaiako Udal Musika Banda lagun duela. Euskal musika, musika latinoa eta jazza gurutzatzen ditu taldeak, eta kontzertuak diskoa finantzatzeko ematen hasi baziren ere, han-hemen kontzertuak ematen dabiltza.

Bandarekin aritzeko moldaetak egin dituzte, eta taldeko Imanol Iribarrenek azaldutakoaren arabera, horrek "handitasuna" emango dio taldeari, haizezko instrumentuen kasuan batik bat.