Musi-K udalekuetan ikasitakoa jendaurrean erakutsi dute

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 29a, 16:00

Komentuan eskaini dute jendaurreko emanaldia Musi-K udalekuetako ikasleek, gaur eguerdian. Musika landu dute hamabost egunez, baina baita dantza eta bestelako jolasak ere.

Uztailaren 19an hasi eta gaur arte, Musi-K udalekuetan izan dira HH4 eta LH6 maila arteko haur eta nerabe ugari. Askotariko jarduerak egin dituzte bi asteotan, eta udalekuei amaiera behar bezala emateko, ikasitakoa jendaurrera eraman dute gaur. Komentuan emanaldi berezia eskaini dute, eta herritar andana gerturatu da bertatik bertara ikusi eta entzutera.