Larunbatean itxiko ditu ateak 7 mares saltokiak

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 28a, 16:00

Hiru hamarkada luzez izoztutako produktuak saltzen egon ondoren, larunbatean, hilaren 30ean, itxiko ditu saltokiak ateak. 

1989ko Gabonetan hasitako historiak datorren larunbatean, uztailaren 30ean, izango du amaiera. Txibierroak, langostinoak, era guztietako barazkiak eta bestelako produktuak saldu ditu Ignacio Zuloaga plazako lokalean kokatutako 7 mares saltokiak. 

Azken urteotan izandako mugimenduek, bereziki pandemiaren ondoren, erabaki hau hartzera eraman dute 7 mareseko jabea. Saltokiko atean jarritako oharrean eskerrak eman nahi izan dizkie urte hauek guztietako bezeroei jarraitako konfiantzagatik.