Banatu dituzte Udako Braderieko sariak

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 28a, 12:01

Udako Braderie, Dendak Kalean izeneko azoka egin zen pasa den larunbatean. Sariak ere zozkatu zituzten bezeroen artean. 

Pasa den larunbatean Erribera kalean egindako azokan 80 euroko bost erosketa txartel zozkatu ziuen Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak saltokietan erosketaren bat egin zuten guztien artean. 

Aste honetan egin dute zozketa, baita sariak banatu ere. Erosketa txartelen irabazleak Blanca Fernandez, Eider Mendizabal, Amets, Amaia Antia eta Lara Zinkunegi izan dira.