Klarinetea protagonista Musika Jaialdiaren irekieran

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 28a, 10:00

Hasi da 38. Musika Jaialdia. Emanaldi berezi batekin zabaldu da egitaraua, gainera. Iazko klarinete maratoiko laukote irabazleak kontzertua eman zuen atzo Mari kalean, hain zuzen. Datozen egunetan emanaldi ugari izango da herrian. 

Klarinetea izan da protagonista Musika Jaialdiaren lehen emanaldian. Atzo, asteazkenarekin, klarinete maratoiko laukote irabazleak emanaldia eskaini zuen Mari kalean. Herritar ugari bertaratu zen Kerman Martin, Xabi Ruiz de Azua, Aitor Juez eta Kepa Erkizia musikariak ikusi eta entzutera. 

Datozen egunetan askotariko emanaldiak izango dira herrian. Hona hemen egitaraua: 

Uztailak 30, larunbata
20:00. Zumaiako Musika Banda eta Aldapeko Basque Latin Jazz, Odietan.

Abuztuak 1, astelehena
20:00. Hesia urraturik, Xabier Lete in memoriam San Pedro Abesbatzarekin eta Sapere Aude Sinfoniettarekin, Zumaienan. Sarrerak Turismo Bulegoan: 12 euro arrunta, 6 euro langabetuak eta gazteak eta 3 euro haurrak. 

Abuztuak 2, asteartea
20:00. Mozarten Flauta Magikoaren opera proiekzioa, Aita Marin. Sarrerak aretoan bertan: 5 euro. 

Abuztuak 3, asteazkena
20:00. Musika margotuz solasaldia Iker Gonzalezekin, Oxford aretoan.

Abuztuak 4, osteguna
19:00. Traka Matraka-matraka Culinary Center emanaldia, Odietan.

Abuztuak 5, ostirala
20:00. Dantza: Neri(H)ari - Iceberg / Lasala Alive emanaldia, Odietan.

Abuztuak 7, igandea
20:00. Donostiako Musika Hamabostaldia: Duo Cassadó-ren emanaldia, parrokian.