Saninazioetatik itzultzeko gaueko autobus zerbitzu berezia izango da

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 26a, 19:00

Azpeitiko San Inazio jaietatik itzultzeko zerbitzu berezia ezarriko du aurtengoan ere Lurraldebusek. 

Saninazioetatik autobusean itzuli ahal izango da gauez aurtengoan ere. Uztailaren 30ean, 02:30ean, 04:30ean eta 06:30ean aterako dira autobusak. Uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean, igandean eta astelehenean, berriz, ondorengo orduetan: 00:30, 01:10, 02:30, 03:10, 04:30 eta 05:10. 

Lurraldebusek jakinarazi du, bestalde, jaiak direla medio, aldaketak izango direla geralekuetan. Tren Museoko eta Julian Elorzako geltokiak saihesbideko autobus geltokira pasako direla, Tren Museoko oinezkoentzako zubiaren parera.