Errepide mozketa izango da larunbatean, Donostiako Klasikoa dela eta

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 26a, 17:00
Donostiako Klasikoa, iaz, Zumaiatik igarotzen. (Baleike)

Uztailaren 30ean, San Inazio bezperarekin jokatuko da aurten Donostiako Klasikoa. Eguerdi partean igaroko da Zumaiatik.

Larunbat honetan jokatuko da Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba, eta aurtengoan ere eskualdeko errepideetatik igaroko da. Zumaiatik 12:38 aldean pasako dela aurreikusi dute, eta Arroatik barrena Debarako bidea hartuko dute gero. 

Txirrindularitza probak eragina izango du inguruko errepideetan. 11:40etik txirrindulariak igaro artean ezin izango da Zumaiatik sartu edo atera.