Zumaiatik pasatu da Sareren Bizikleta itzulia

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 23a, 18:17

Presoak euskal herriratzea aldarrikatzeko helburuarekin Sarek egindako Bizikleta itzulia Zumaiatik pasa da gaur arratsaldean. Azpeitirako bidea hartu dute jarraian. 

Etxarri-Aranatzen hasi zuten itzulia atzo eta bihar amaituko dute bidea Donostian. Presoak euskal herriratzeko aldarria herriz herri, bailaraz bailara eraman nahi dute ekimen honekin.

Atzo Durangon amaitu zuten lehen etapa, eta gaur Eibartik abiatu dira, eguerdi partean. Gaur Iparraldean egin duten blokatzearekin bat egin dute eta Eibar bertan hamar minutuko eserialdia egin dute bidea hartu aurretik. Deban bazkaldu eta gero, Itziartik eta Arroatik barrena heldu dira Zumaiara, arratsaldean, 16:30k aldera. Herria zeharkatu ondoren, Azpeitirako bidea hartu dute. Bertan bukatu dute bigarren etapa hau.