Dendak kalera atera dira gaur Zumaian. Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatuta, braderie delako azoka egiten ari dira Erribera kalean. Hemezortzi dira ekimen honetan parte hartzen ari diren saltokiak. Erosketak egiten dituzten herritarren eta bisitarien artean, gainera, 400 euro zozkatuko ditu Gertuk erosketa bonotan. 20:00ak arte egongo da azoka martxan.
Girotzeko ekitaldiak ere izango dira arratsalde partean. Hala, 17:30ean Iago magoaren saioa izango da, eta eguna amaitzeko, zumba ibiltaria egingo dute 18:30ean.