Taularen sekretuak ezagutzeko aukera

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 23a, 14:21

Pasa den Aste Santuan itzuli zuten parrokiara Mendaro Marinelaren taula flandriarra behin berriztatze lanak egin ondoren. Artelan honen inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera izan da gaur Ismael Manterola unibertsitate irakasle eta arte adituari esker.

Juan Martinez de Mendaro kapitainak enkargatutako taula da Zumaiako San Pedro parrokiak gordetzen duen artelanetako bat. Zaharberritze lan luzearen ondoren, pasa den Aste Santuan itzuli zuten bere lekura, parrokiko albo batean dagoen kaperara. 

Garrantzitsua bezain ezezaguna askorentzako, taula flandriar honen xehetasunak ezagutzeko aukera izan dute gaur zenbait herritarrek bi bisita gidatuei esker. Ismael Manterola EHUko Artearen Historiako irakasleak eman ditu azalpenak. Koadroa baino gehiago, "objektu sakratua" dela nabarmendu du Manterolak. Artelan honen jatorriaz, egiteko erabilitako materialez eta bertan kontatzen denaz ere hitz egin du adituak. 

Erlazionatuak

Berrituta baina leheneratuta

Maria Maya Manterola 2022 uzt 15 Zumaia