Errenterian eta Trintxerpen izango dituzte estropadak Delteco Zumaiako traineruek

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 23a, 10:22

Larunbatean izango dituzte estropadak Delteco Zumaiako traineruek: emakumeek eguerdian Errenterian eta gizonek arratsaldez Trintxerpen. 

Errenterian izango dute estropada Zumaiako emakumeek, Errenteriako Hiria IV. Ikurriña hain zuzen. ETE ligako jardunaldia 13:15ean hasiko da, eta erlojupeko estropada izango da. Oiartzun ibaian arituko dira lehian ontziak. Zumaia bigarren txandan arituko da Ondarroa, Deusto, Hibaika eta Hondarribiarekin batera.

Zumaiako arraun elkarteko gizonek ere gaur izango dute estropada, baina arratsaldez, 17:50ean hasita. Trintxerpen izango da KAE 1eko jardunaldia, Pasaiako XXXVII. Ikurrina, eta hau ere erlojupekoa izango da. Pasaiako badiako ezaugarrietara egokitu dute estropada eremua, eta bost luze egingo dituzte ontziek.