LOF Ladies On Fight dantza ikuskizuna Zumaian izango da igandean

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 22a, 11:11

DOOS colectivo & Eva Guerrero konpainiaren dantza ikuskizuna Zumaiara helduko da etzi, igandea. Borroka librean arituko dira lau emakume, dantza eta umorearen bidetik, prekarietateaz, sexualizazioaz eta lehiakortasunaz. Odietan izango da, 20:00etan.