Karter berriro martxan

Gorka Eizagirre | Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 21a, 16:00

Zumaiako rock laukoteak kontzertua emango du bihar gauean Torreberri gaztetxean. Azken hilabeteotan grabatu dituzten abesti berrian zuzenean aurkeztuko dituzte lehen aldiz.

Osasun krisialdiak eragindako hutsartearen ondoren, berriro igoko dira bihar, ostirala, agertokietara. Torreberri gaztetxean izango da kontzertua, eta zumaiarrekin batera, Megalopolis talde berlindarra eta Pig&Kiss zarauztarrak arituko dira 22:30etik aurrera.

Imanol Amilibiak, Aitor Ramosek eta Mikel Larrañagak hitz egin digute taldearen egoeraz, abesti berriz eta agertokira igotzeko gogoaz.