Aldaketak izango dira Larretxoko hondakinen bilketa guneetan

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 20a, 08:35
Bilketa gune hau mantenduko da Larretxo auzunean.

Zelai Talasoterapia pareko edukiontzien gunea kenduko dute, eta bizilagunek Flysch Hotelaren parekora eraman beharko dituzte hondakinak. 

Zumaiako Larretxo auzuneko edukionetzien guneetan aldaketak egingo ditu Urola Kostako Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak. Hala, Larretxo kaleko 12 zenbakian, Zelai Talasoterapiako sarrera parean dagoen edukiontzi gunea kenduko du, eta uztailaren 26tik aurrera kale horretako 7 zenbakian, Flysch Hotelaren parean dagoen gunera eraman beharko dituzte bizilagunek beraien hondakinak. 

Udal Elkartetik azaldu dutenez, aldaketa horren ondorioz, auzuneko bizilagunek organikoen eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko txartelak eguneratu beharko dituzte. Bi aukera dituzte: udaletxean egitea, edo Urola Kostako Udal Elkarteak Zarautzen duen egoitzan. Abuztuaren 2ra arte izango dute aldaketa hori egiteko aukera. Ordura arte mantenduko dira zabalik Larretxo 12 pareko bilketa puntuko edukiontziak. 

Edozein zalantza izanez gero, Urola Kostako Udal Elkartera jo daiteke 943-89 08 08 telefonoaren bidez, eta hondakinak@urolakosta.eus helbidera idatzita.