Zumaiarren doinuak

Pedro Amundarainen doinuak

Erredakzioa 2022ko abu. 10a, 09:00

Egun Urola Kostako berriemailea da Pedro Amundarain Noticias de Gipuzkoan. Oraindik jarraian ordu beteko disko bat entzuten duen Rara Avis horietako bat. Gogoko dituen bost abesti aukeratzeko eskatu diogu.

1. Glaukoma – Zelatan

Abesti honek Glaukomaren bigarren diskoa ixten du. Musikaren magia da buruan ikasita duzun kantu batek berdin txunditzen zaitudanean milagarren aldiz entzun duzunean. Hau horietako bat da.

2. Robe – Yo no soy el dueño de mis emociones

Kantu honen letrarekin guztiok sentitu beharko ginateke Robe. Extremoduro utzi ostean bakarka aritu da eta egiten duen lan berri orok azkena gainditzen du. Gustukoa izanez gero, disko osoa entzutera gonbidatzen zaituztet. Geldirik egonda bidai politak egin daitezke eta.

3. Kase O – Tiranosaurus Rex

Ezin da kanpoan utzi rapero handienetako bat. Rapero eta filosofoa da niretzat Kase O, hitzei ematen dion garrantzia kantu guztietan nabaritzen da. Milaka estilo jorratzen ditu baino xarma inoiz ez du galdu.

4. El Drogas – El brillo del raíl

Barricada taldean ezagutu ziren Boni eta El Drogas. Hainbeste ezagutu ziren amaiera aldean El Drogas Barricada utzi behar izan zuela. Kantu hau Bonik gero bakarkako disko baten argitaratu zuen. Duela urte bete utzi zigun eta El Drogasek bertsio hunkigarri honekin agurtu zuen.

5. Creedence Clearwater – Have You Ever Seen The Rain

Mitikoa. Oso lasaia. Abestitzarra. Hondartzan zerbitzari moduan lan egitean guztia oso azkar doa, ez dago ia denborarik atseden hartzeko. Horretarako trukoa, kantu hau jartzea. Terapia bezain efektiboa.