Idazkari lanpostua betetzeko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu du udalak

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 18a, 16:00

Uztailaren 1eko iragarkian akats batzuk atzeman dira, eta zuzenketa argitaratu du orain udalak. 

Udalean hutsik geratu den idazkari lanpostua bitarteko funtzionario batek betetzeko hautaketa prozesuaren barruan onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu du udalak. Oposizio-lehiaketa sistemaren bitartez beteko da lanpostua, plaza hori gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionario batek bete arte. 

Udalaren webgune ofizialean ikus daiteke behin betiko zerrenda eta deialdiari buruzko informazio guztia.