Taula flandiarra ezagutzeko bigarren bisita gidatu bat antolatu dute

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 18a, 13:30

Hilaren 23an, ostiralean, parrokian dagoen Mendaro Marinelaren taula flandiarra ezagutzeko bisita gidatua izango da. Lehen saiorako, 10:00etakorako, ez da plaza librerik gelditzen, baina 11:00etan beste saio bat izango dela iragarri du udalak.

Ismael Manterola arte historialariaren eskutik, San Pedro parroian dagoen taula flandiarra ezagutzeko beta izango dute zumaiarrek. Uztailaren 23an bi saio izango dira; bigarrengoan eman daiteke izena, 11:00etako saioan. Horretarako, Turismo Bulegora jo daiteke. 

Erlazionatuak

Berrituta baina leheneratuta

Maria Maya Manterola 2022 uzt 15 Zumaia