Jon Maia: "Memoria historikoa, etorkizunik gabe, fosil bat da"

Berria.eus | IƱaut Matauko Rada 2022ko uzt. 18a, 09:00
MMaiarentzat garaipen bat da "gertakizunen leku berean, 500 urteren ondoren, haiek hitz egiten zuten hizkuntza berean" kontakizuna egitea. Berria egunkariko Iñaut Matauko Rada kazetariak elkarrizketatu du zumaiarra.
 

Amaiurko (Nafarroa) setiotik 500 urte igaro berri dira, eta abuztuaren 6an ikuskizun bat egingo dute gazteluaren magalean. Jon Maia da emankizunaren zuzendaria (Urretxu, Gipuzkoa, 1972, eta ilusio handiz hartu du lana, Amaiurrekin «konexio bat» baitu.

Nola doaz ikuskizunaren prestalanak?

Gero eta intentsoago. Dena zehaztu behar da oraindik. Hainbat eszena izango ditu ikuskizunak, aktuazio ezberdinak, gai ezberdinekin, eta bakoitza berea lantzen ari da.

Ikuskizun multidiziplinarra izango da?

Bai, diziplina asko nahastuko dira. Dantzariak egongo dira, bideo bat proiektatuko dugu, moda desfile bat ere egongo da, nagusien eta umeen koru bana egongo dira, Joseba Irazoki, Olaia Intziarte eta Aire ahizpak ere bertan izango ditugu, Gorka Hermosa soinu jolea, eta abar. 70 artista baino gehiago izango dira guztira.

Nolakoa izango da ikuskizuna?

Ez da izango oholtzan bakarrik gertatzen den zerbait; ez da izango ohiko ikuskizun bat, gauza bat bestearen atzetik. Hainbat espazio erabiliko dira, Amaiurko gaztelupeko zelai batean. Niretzat oso sinbolikoa da hori; gertakizunen leku berean, 500 urteren ondoren, haiek hitz egiten zuten hizkuntza berean guk kontakizuna egitea, niretzat garaipen bat da.

Elkarrizketa osorik irakur daiteke Berria.eus atarian.