'Doinu berrien plaza': Iratz Urkizu

Doinu berrien plaza Urolako Komunikazio Taldearen (UKT) saio berri bat da. Saioaren helburua da eskualdeko musikari gazte edo berriei ahotsa ematea. Finean, xedea da oraindik ezagunak ez direnak ezagutaraztea eta ezagun direnak sakonago ezagutzea. Maialen Etxaniz kazetariak gidatuta, Iratz Urkizu musikari oriotarra da lehen denboraldiko aurreneko gonbidatua.