Delteco Zumaia laugarren izan da Pedreñan

Mireia Galarza Bastida 2022ko uzt. 16a, 18:52
Artxiboko irudia.

11:53,46ko denbora eginda, 6 puntu lortu dituzte gaurkoan Telmo Deuneko neskek. Laugarren dira sailkapen orokorrean.

Zumaiako neskak laugarren sailkatu dira gaur Pedreñan (Kantabria, Espainia) jokatu duten estropadan, hirugarrengotik hamar segundu pasatxora. 

11:53,46ko denbora eginda, 6 puntu lortu dituzte gaurkoan Telmo Deuneko neskek, eta horrenbestez, laugarrengo postuan kokatu dira sailkapen nagusian, 42 punturekin.

Lehenengo postuan sailkatu da Hondarribia (11;32,96), Deusto Bilbao bigarren (11;40,07), eta Hibaika hirugarren (11;42,92).