'Edda Goelo' ontzia uretaratu du Balenciagak

Mireia Galarza Bastida 2022ko uzt. 16a, 11:01

Hain zuzen, Breatainiako Saint-Brieuc herri parean, itsasoan, jarriko duten parke eoliko baterako zerbitzua eskainiko du ontzi honek.

Edda Brint ontziaren ondoren, atzo uretaratu zuten Edda Goelo itsasontzia. Eguraldia lagun, jende ugari gerturatu zen ontziola ingurura. 

Hain zuzen, Breatainiako Saint-Brieuc herri parean, itsasoan, jarriko duten parke eoliko baterako zerbitzua eskainiko du ontzi honek. Iberdrolak eta Siemens Gamesak bat egin dute haize parte hau eraikitzeko lanetan, eta Balenciagak egindako ontziak eskainiko du euskarri teknikoa.