'Edda Goelo' ontzia uretaratuko du bihar Balenciagak

Juan Luis Romatet 2022ko uzt. 14a, 12:33

Atzo itsasoratu zuten Edda Brint ontziak utzitako lekua beteko du bihartik aurrera Edda Goelo itsasontziak. Balenciaga ontziolek egindako azken ontzia bihar arratsaldean uretaratuko dute, itsasogarekin batera. 

Asteazken arratsaldean utzi zuen Zumaiako portua Balenciagan egindako Edda Brint ontziak. Sarauneko moilan utzitako lekua, baina, berehala beteko du Zumaiako ontziola hauetan egindako beste ontzi batek. Izan ere, bihar, ostirala, uretaratuko dute Edda Goelo ontzi berria. 19:00ak aldera egingo da uretaratzea. 

Breatainiako Saint-Brieuc herri parean, itsasoan, jarriko duten parke eoliko baterako zerbitzua eskainiko du ontzi honek. Iberdrolak eta Siemens Gamesak bat egin dute haize parte hau eraikitzeko lanetan, eta Balenciagak egindako ontziak eskainiko du euskarri teknikoa. 

Ontziaren uretaratzea dela eta, 18:00etatik 20:00etara bitartean ezingo da beste jarduerarik egin haren maniobra eremuan, Zubiaunditik Moilaberriko zubira bitartean. Lehorrean, berriz, Gernika parkean, hesi bat ezarriko dute maniobra eremu horretan inor ez sartzeko.