Itsasgorarekin utzi du Zumaiako portua 'Edda Brint' ontziak

Balenciaga ontzioletan egindako Edda Brint ontziak gaur arratsaldean utzi du Zumaiako portua. 

Arratsaldeko bostak ez zirela soltatu dituzte ontzia Sarauneko zabalgunearekin lotzen zituzten sokak. Bi atoiontziren laguntzarekin, bata aurrean bestea atzean, Urolako itsadarrean zehar joan da itsasoraino. Arranpla parean sirena ere jo du, bertan zeuden herritarrak agurtzeko. Ontzia Pasaiara eramango dute azken lanak egiteko, Norvegiako armadoreari eman aurretik.